Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

30 minutu borrokan, 10 ezinean

Oztopo ugariak gainditzeko gai ez zen izan TAKE Aralar Kirolak taldea

Erronka polita aurrean zutena gure junior neskek larunbat arratsalde honetan, aurkari indartsua, eta baja ugari. TAKE-koak Tolosan ondo lehiatu ostean, Bera Berak 3 puntugatik irabazi zuen lehenengo itzulian. Gogoak handiak ziren beraz norgehiagoka intentsua errepikatzeko, baino bajak oztopo handia izan ziren larunbatean. Onintzak ezin izan zuen partidura etorri, Lucia eta Maddi kadeteek ezta ere, eta tamalez ostiralean Ainhoa Lakunza lesionatu egin zen entrenamenduan. Animo guztiak hemendik! Ea laster kantxan ikusten zaitugun berriro!

Gauzak horrela, normalean base postuan jokatzen duen jokalaririk ez espedizioan. Zorionez Leire Amondarain etortzeko prest zegoen, juniorrekin bere debuta eginez, zorionak Leire eta berdin jarraitzera!

Donostiarrek situazioa ederki irakurri zutela zirudien, eta lehen minututik bukaeraino, kantxa osoan presionatzea erabaki zuten. Erabaki zuzena dudarik gabe, gu arazo handitan jarri bait gintuen. Hala ere, inongo momentuan ez zioten partiduari aurpegia galdu gure neskek.

Lehenengo bi laurdenetan, nahiz eta orokorrean markagailuan Donostiarrak izan nagusi, inoiz ez ziren hauek gehiegi aldendu. Lehenengo 10 minutuen ostean 3 puntuko abantaila etxekoentzat, eta atsedenaldira 5 puntukoa besterik ez. Arazoak nabariak ziren, presioa gainditzeko zailtasuna, eta honek ekartzen zituen baloi galdu mordoa, eta defentsako aldaratzean zuloa. Baino esaten dugun bezala, soilik 5 puntuko abantaila Bera Berakoen alde, beste gauza asko ondo egiten ari zirenaren erakusgarri.

Bigarren zatirako beraz ideiak argi zituen taldeak, baino hauek praktikan jartzea beste gauza bat da. Hala ere, beste 10 minutu aguantatu zuten Tolosarrek. Seriotasun handiz jokatuz, eta naiz eta joko aldetik sentsazioak ez izan onenak, denbora guztian norgehiagokan sartuta egonda. Laurden bukaera zetorrela, etxekoentzat abantailak soilik 5 puntukoa izaten jarraitzen zuen, baino segundo bakarra zeukatela, 100tik behin (Curry ez bazara…) sartzen den hiruko horietako bat saskiratu zuten. 8 puntuko aldea beraz, eta nekea geroz eta nabarmenagoa.

Azken laurdenean bukatu zitzaizkien indarrak TAKEtarrei. Aurkaria, nekea, markagailuan behera ikusteak, eta agian errotazio ez oso egokiak, gehiegizko oztopoa izan ziren bukaeran, eta azken 10 minutuak etxekoentzat izan ziren goitik behera. Jokoa ez zen izan egokia azken minutuetan, eta bukaerako sentsazioak beraz negatiboak, baino horrek ez du ezabatu behar aurreko 30 minutuetan egindako lana. Bukaerako emaitza 64-42 Bera Beraren alde.

Zoriondu hemendik beti bezala, jokalariek egindako esfortzua eta batez ere kasu honetan, kantxan epailearekiko izandako jarrera, eskua altxatzen falta kontra seinalatzerakoan, eta kexatu gabe alde ez zenean seinalatzen. Aurkariak ez bezala, eredu izateko moduko jarrera.

Oraindik denboraldia bukatzeko asko geratzen da, eta lanean jarraitu behar dugu aurrerapauso berrien bila. Datorren asteko norgehiagoka, ez du taldeak egoera egokienean aurpegituratuko. Ea posible dugun hau aurrera ateratzea!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu