Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste pausu bat aurrera

TAKEko junior mutilek Ordizian Gipuzkoako kopa jokatzera bidean beste pausu bat eman zuten

Azken hilabeteetako lana ona izaten ari da, entrenamenduek ez dute gogo eta intentsitate faltarik izaten eta partiduetan ere sufritzeko gai direla erakutsi dute errendimendu ligan lehiatzen ari diren gure mutilek.
Dena den, azken aldian ari dira lan horren fruituak jasotzen emaitzei dagokienez. Maila handieneko aurkariak Euskal Liga jokatzera joan direlarik, maila paretsuko taldeak egokitu zaizkie beren multzoan eta honenbestez, azken 6 partidetatik, 4 irabaztea lortu dute.
Ordiziako partida, partida arriskutsua izan zitekeen. Izan ere, konbokatoriatik at geratu zirenak Ekaitz Lopetegi eta Aitor Sorarrain ziren. Taldeko bi jokalari altuenak izateaz gain, horrek errebotean ematen dizkigun erraztasunekin, Aitor sekulako maila erakusten ari da azken hilabetean eta taldeak ikaragarrizko aldea somatzen du bera kantxan dagoenean eta ez dagoenean, erreboteko lanean eta defentsan batez ere.
Gauzak ordea, ederki hasi ziren. Tolosarrek eginiko presioari eta intentsitateari esker, 0-13ko partzial bat lortu zuen TAKEk bere alde. Tolosako partiduan gertatu ez bezala, indartsu atera ziren oraingoan gure mutilak. Lehen laurdeneko azken 5 minutuetan lau puntu soilik saskiratuta, 5-15ekoa zen emaitza.
Bigarren laurdena, hotz hasi zen, bi taldeek lortzen zituzten saskiraketak baina ez joko onagatik, aurkarien defentsako akatsei esker baizik. Akats hauek pixkanaka zuzentzen joan ziren heinean eta Josu Perurena “Peru”ren minutu bero batzuei esker, azken bizpahiru minutuetan 10 puntu saskiratu zituen taldeak eta 15 puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Hirugarren eta laugarren laurdenek bide beretik jarraitu zuten, aurkariek zonakako defentsa eta banakako txanadakatzen zituzten bitartean, Tolosarrek nahikoa zuten beren banakako defentsa zorroztearekin. A zer komeriak kokapen eta orientazio egokiak lortzeko! Dena den, erritmo biziagoari esker, abantailak gorantz jarraitu zuen eta Tolosarrek 32-69 irabazi ahal izan zuten.
Azpimarratzekoa, partiduan aurrera joan ahala taldean ikusi ahal izan zen aldaketa. Akatsak egin ahala, hauek zuzentzeko eta hobetzeko tartea izan zuten eta entrenatzaileen informazioa jasotzeko eta aplikatzeko prest daudela erakutsi. Zorionak mutilek! Lan bikaina!
Hurrengo egitekoa, asteazkeneko entrenamenduan gogoz eta jarrera onarekin aritzea.
F!

menu
menu