Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANA EMAITZAREN GAINETIK DAGOENEAN

Larunbatean infantil neskek jokaturiko partidan azken emaitza Easo Menditxu 46-24 Take Ernio izan zen.

Xarma berezia duten partidak izan ohi dira Tolosarrok Easoko gazteen kontra jolasten ditugunak. Larunbatean, gure infantil nesken ordua zen. Partiduak berezia izateko ezaugarri guztiak zituen. Ezohikoa den ordua, kantxa berezia… Horrela, gogoz abiatu ginen hiribururantz.

Beroketa gogorra egin (hainbat proposamen kontuan izanda) eta partidua hasteko ordua iritsi zen. Lehenengo jokaldian, gure nesken defentsa kaxkarraren ondorioz saskiratze erraza lortu zuten Easoko neskek. Partidu gogorra izango zela berehala konturatu ginen guztiok. Horrela, partiduak ildo beretik jarraitu zuen lehen zatian zehar. Beraiek, saskiratzeko erraztasun handiak erakusten zituzten eta gure neskak lanean gogor egon arren ez zuten saskiratzeak lortzeko erraztasunik. Horrela, 15-2 eta 15-4ko partzialak jasoaz atsedenaldira 30-6ko markagailuarekin iritsi ginen.

Entrenatzaileen mezua, denboraldi osoan zehar ematen ari direnaren berdina zen. Markagailua alde batera utzi eta lanak eta gogor jolasteak zuen nagusitasuna. Hainbat akatsi buruz hitz egin, eta gure neskak kantxa aldera joan ziren.

Orduan, denboraldi osoan taldeak izan dituen minutu hoberenak ikusi ziren Easotarren kantxan. Defentsa ezin hobeak, erasoan tiro egokiak, aulkian zeuden jokalarien builak… eta horrela 3-12ko partziala (Saioaren kokotekoa izan zen laurden honetako susto handiena). Azken laurdenean ere, lana oso ona izan zen nekea nabaritu zen arren. Azkenean, 46-24ko markagailuarekin bukatu genuen, baina 2.zatia irabaztea lortu genuen!

Urte guztian zeharreko lana nabaritzen doa. Eta gure jokalariak, egunak pasa ahala, jokalari hobeak dira. Horrela, entrenatzaileek ezarri dugun helburua lortzea errazagoa izango da. Beraz, badakizue neskak, LANA LANA ETA LANA! Ez dago besterik. Gainera, larunbatean kantxan izan zenuten jarrera harro egoteko modukoa da. ZORIONAK!!!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu