Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saiatutako norgehiagoka

Take Arrospeko neskak gogoz lehiatu ziren arren, Zarauzko neskek ondo jokatutako partidu baten ondorioz, garaipena haien esku geratu zen.

Oraingoan, ostegun batean jokatzea zegokion Takeko taldeari. Beraz, eskolatik irten eta Zarautzera bidean jarri ziren. Eguraldi txarra zela eta, bidaiak aurreikusitakoa baina gehiago iraun zuen eta ondorioz, berotzeko denbora gutxiago izan zuten. Baldintza hauetan, beroketa on bat egitea eta partidua kontzentraturik hastea zaila izango zela zirudien. Baina ez zen horrela izan. Neskak berotzen hasteko unetik erakutsi zuten bazekitela zertara joan ziren haraino.

Lehen partzialean lan ona egin zuten Tolosako infantilek, hau ordea, ez zen nahikoa izan Zarauzko jokalari azkar baten sarrerak gelditzeko. Ondorioz, 6-9ko laurdena egin zuten. Bigarren partzialean defentsan oso fin ibili ziren arren, erasoan komeriak iritsi ziren, ez baitzuten lortzen saskira iristea eta askotan atera ohi duten agresibitatea falta izan zitzaien. Hortaz, 4-2ko partzialarekin iritsi ziren norgehiagokaren erdira, 5 puntuko aldea zutelarik. Bigarren zatian erasoan gehiago asmatu zuten arren eta defentsako presioan lan oso ona egin arren, ez zuten lortu Zarauzko taldeak ateratako aldea gailentzea. Gainera, Take Arrospeko nesken kontzentrazioak noizbehinka ihes egiten zuen eta aurkariek une hauek ederki aprobetxatu zituzten distantzia handitzeko.

Honela, partiduaren amaiera 22-31ko emaitzarekin iritsi zen. Emaitza alde batera utziz, neskak saskibaloiaz gozatu zuten eta lan bikaina egin zuten! Hala ere, argi geratu zen norgehiagoka osoan kontzentraturik egotea oso garrantzitsua dela, askotan hutsegite txikien ondorioz joaten baita partidua eskuetatik. Seguru hurrengoan lortuko dutela! Bide onetik zoazte nexkak! Segi horrela!

1,2,3 … TAKE!!

menu
menu