Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Oztopoak gainditzen.

TAKE Aralar Kirolakek, zailtasunak ahaztu eta erraz gailendu zen Errobide Irun taldearen aurka, 46-22ko markagailuaz.

Badira aste batzuk, junior nesken taldea zailtasun desberdinekin topatzen ari dela. Jende falta entrenamenduetan, lesioak, eta azkenaldian deialdi txikiak partiduetan. Ez da erraza horrela aurrerapausok ematen jarraitzea talde bezala, baino gauza bat argi dago, jokatzeko moduan daudenak beti dute lanerako jarrera egokia. Ez da erraza hori! Igandeko partidurako, Leyre Jauregi, Ainhoa Lakunza, Onintza Crespo eta Jone Sarasola baja ziren, baita ere bigarren entrenatzailea den Nerea.

Soilik taldeko 5 jokalari beraz deialdian sartzeko moduan, eskerrak Lucia eta Leire kadeteak laguntzeko prest zeudela. Gauzak horrela, eta nahiz eta aurkaria maila handikoa ez izan, zalantzekin aurpegiratzen zuen norgehiagoka taldeak. Baina zein izan zen ezustea, aurkaria soilik 6 jokalari zirela ikustean!

Beroketa luze eta gogor baten ondoren hasi zen behingoz partidua. Kantxan joko ideia guztiz aurkakoak dituzten bi talde. Alde batetik Irungo neskek partidu osoa 2-3 zonan defenditzen dute, eta lehia erritmo oso baxura eraman nahi izaten dute, eta bestetik TAKEkoak, korri egitea eta defentsan arriskatzea gustuko dutenak. Zaila izaten da kasu hauetan zure proposamena nagusitzea, baino orokorrean ondo lortu zuten hau gure neskek. Eguneko helburu nagusia beteta. Hortik aurrera, zailtasun handirik ez zuten izan gure juniorrek norgehiagoka aurrera ateratzeko.

Honek ez zuen istorio handirik izan, nahiz eta partiduko lehen jokaldian kanpokoek hirukoa lortu, hortik aurrera TAKEkoen defentsa nagusitu zen ia momentuoro. Lehen laurdenean kanpokoek ez zuten saskiratze gehiagorik lortu. Markagailua 11-3 izanik lehen 10 minutu hauen amaieran. Bigarren laurdenean, 10 jaurtiketa libre hutsegin ondoren, soilik 8-6ko partziala etxekoen alde.

Bigarren zatian gauzak ez ziren gehiegi aldatu, nahiz eta Irungoek zertxobait gehiago asmatu saskira bidean, TAKEkoek beraien lana ondo egiten jarraitzen zuten, aipatzekoak Laiak sartutako 10 puntuak jarraian hirugarren laurden honetan. Nahiz eta saskiratze aldetik agian Laiak eta Alaitzek eraman norgehiagokaren pisua, aipatzekoa denek egindako lana batez ere presioan, momentuoro adi egonda laguntzetara salto egiteko, partiduaren erritmoa taldeak behar zuena izatera lagunduz. Zorionak partidura etorritako 7 jokalariei!

Asteartean buelta entrenoetara eta gero aste santuko oporretaz disfrutatzera! Ea geldialdiaren ondoren taldeak jende gehiagorekin entrenatzeko dinamikara bueltatzea lortzen duen!

Aupa neskak!!!

menu
menu