Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE – EASO BEGITEK

Garaipen ederra lortu zuten junior mutil tolosarrek igande goizean

Beti izaten da berezia igande goizetan jolastea. Lo aurpegiak, berandu oheratu zen baten bat… Saskibaloiak batzen du guzti hau.

Sentsazio onekin iritsi ziren taketarrak partidura. Lanean fin ari dira, pixkanaka euren jokoa erakutsi nahian. Aurrean zuten taldea ez zen nolanahikoa, Donostiako Easo Begitek. Maila hauetan ezin zara fidatu, behin irabazi baina bestean galtzeko aukerak asko dira. Gauzak horrela, serio demonio kantxaratu ziren.

Saskiratze errazak, baloia mugitzean arazo gutxi, defentsa gogorrak… Donostiarrek presiotik ateratzeko zailtasunak izan zituzten eta tolosarrek bikain aprobetxatu zituzten baloi galduak. Atsedenaldira abantaila eroso batekin iritsi ziren taketarrak.

Markagailua kudeatu behar den partiduetan zaila da minutu guztietan lasaitasuna mantentzea. Askotan erabaki txarrak hartzen dira… Hala ere, sendo jarraitu zuten saskibaloian jolasten. Partiduaren amaierara 55 – 41 markagailuarekin iritsi ziren. Bukatu eta batzuk lotara, besteak “speaker” lanetara (bueno saiatzera…).

Aste santuetan lanean jarraituko dute, azken txanpa behar bezala joan dadin. Aipatzekoa da azken entrenamenduetan “Hirukos Peru” Peru, hiruko marratik erakusten ari den konfidantza. Partiduetan botatzera ausartuko al da? Bitartean, Lakunza, Arregi eta Sora bezalako speaker-ez gozatzen jarraituko dugu, mikrofonoa baloia bezain ondo maneiatzen baitute. Gora zuek!

1,2,3 TAKE!

menu
menu