Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE – HERNANI K.E

Saskibaloira “engantxatzen” zaituen partidu bat izan zen igande goizekoa, emozio eta urduritasunari aurre hartuta tolosarrek garaipena lortu zutelarik.

Min eman zuen aurrez hernaniarren aurka jolastutako partiduan puntu batengatik galtzeak. Mina bai, baina bueltarako gogoa ere bai. Aurrez eginiko akatsetatik ikasita, tolosarrak urduri baino garaipen gosez kantxaratu ziren. Horren lekuko da lehen laurden amaieran 11 puntuko abantaila lortu zutela, ikaragarrizko jokoa erakutsiaz.

Baina bueltan etorri ziren hernaniarrak. Partiduak emozioa behar zuen ez? Ba tori emozioa, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren, 31-31 markagailuarekin. Entrenatzaileek esan bezala, partidu berri bat hasiko zen hirugarren laurdenean. 31 puntu jasotzea atsedenaldian beti izaten da gogorra.

Hirugarren eta laugarren laurdenek komunean izan zutena zera izan zen, emozioa. Takeko bizpahiru jokalari faltaz josi ziren. Saskiratzea jaso, saskiratzea lortu… Baloia galdu, baloia berreskuratu… Urduritasuna nagusi. Argi zegoen bi saskiratze jarraian lortzen zituen taldeak irabaziko zuela. Eta halaxe izan zen. Ander Buldainen hiruko bati esker TAKEtarrek aurreratzea lortu zuten. Jarraian etorri ziren jaurtiketa libreetan asmatu eta garaipena Tolosan geratu zen.

Bikaina igandean bizitakoa. Etorkizunari begira ikaragarrizko garrantzia zuen igandean irabazteak. Jokalariak ospatzeko, “kaskara”-rik gabeko tortila jan zuten, baten bati korroskadaren bat atera zitzaiolarik… Hala ere kontentu, lanean jarraitzeko gogotsu! Hurrengo partidua larunbatean, Atletico-ren aurka!

Goazen mutilak!!

menu
menu