Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INDARRAK JUSTU DAUDENEAN EZIN.

Juniorren bigarren taldeak 38-48 galdu zuen Easoren aurka.

Hiru asteren ondoren eta azkeneko astean jokalari gutxirekin entrenatu ondoren taldea gogoz azaldu zen larunbat goizean Usabalera. Lehenengo laurdeneko defentsa nahiko txukuna izan zen, errebotea zainduz. Baina erasoan nahiz eta ondo mugitu baloia ez zuten punturik lortzen. Bigarren laurdenean aldiz, saskiari begiratzen hasi ziren eta baita asmatu ere. Baina aurkariak sartutako hirukoek ez zien etxekoei markagailuan gerturatzen utzi, atsedenaldian 20-28 Donostiarren alde.

Hirugarren laurdenean etxekoek partidako minutu onenak jokatu zituzten. Erasoan baloia mugituz, kanpotik ez zirenez sartzen barruan bilatuz, eta defentsan errebotea zainduz eta kontraerasoak bukatuz. Horrela azken laurdena geratzen zen eta etxekoek desabantaila puntu batera moztea lortu zuten. Baina azken laurdena gehiegi izan zen gure mutilentzat eta ezin izan zuten aurreko bi laurdenetako intentsitatea mantendu. Amaieran partida 38-48 bukatu zen.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet partidura azaldu ziren taldeko “poloniarrei” bidai luzea egin ondoren taldea laguntzeko prest etorri ziren eta.

1,2,3….TAKE

menu
menu