Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zoragarriak zarete!

TAKE Uzturre taldea Bergararren aurrean tinko.

Joan den larunbatean neurtu zituzten euren abileziak kantxan bergararrek eta gure neskek. Hasera haseratik bazekiten tentsio handiko partida izango zela eta baita izan ere. Oso lehia estua izan zen lehen minutuetatik, defentsa tinkoa eta eraso oldarkorra izan ziren dohairik nabarmenenak. Neskek bazekiten zein zen egin behar zuten lana eta gogor saiatu ziren horretan. Atsedenaldian tentsioak gora egin zuen eta aurkako taldea saiatu bazen ere ez zuten lortu tolosarren gainetik jartzea. Lan bikaina talde mailan burututakoa, urteko helburuen gainetik zaudete neskak!!! Zoragarria da horrelako talde bat eraman ahal izatea, saskibaloiaz haratago irrifarreak oparitzen dituzuelako! Jarraitu gogor lanean!!

Zoragarriak dira astebururo armailetatik euren babesa ematen duten zaleak, zoragarriak aulkitik lagunaren animoak goratzen dituzten jokalariak, zoragarriak kantxan burua galtzen ez duten jokalariak!
Aupa zuek!!

1,2,3 TAKE!!

menu
menu