Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Giro ederreko partida Usabalen

TAKE Oria elektrizitatea 43- TAKE Iurre taberna 41

TAKEko bi taldeek berriz elkarren kontra jokatzen zuten, orain udaberriko txapelketan, hasieratik jakinda partida gogorra izango zela.
Lehen laurdenean TAKE Iurrekoak partidan sartuta irten ziren, eraso argiekin eta oso ondo defendituz, baloi batzuk segidan lapurtuz. TAKE Oriak ezin zituen saskiratze errazak lortu eta hori nabaritzen zen markagailuan (16-7).
Bigarren laurdenean, lehenengoan egindako guztiak, oker egin ziren, konzentrazioa erabat galduz, 4-11ko partzialarekin. Atsedenaldian 20-18 aurretik TAKE Iurrekoak.
Bigarren zatian TAKE Oriakoen defentsak baloi asko lapurtu zituen eta gure barruko jokalariek ez zituzten baloi asko jasotzen.
Partida oso berdinduta iritxi zen azken minutura (41-41), urduritasuna nabari zen, TAKE Iurrekoak tiro libreak huts eginez eta azken segunduetan lorturiko saskiratze batekin garaipena TAKE Oriakoentzat izan zen (41-43).
Partida ederra kiroltasun osoz jokaturikoa gainera!
Pozgarria da etxeko bi talde horren giro bikainean nor baino nor ikustea.
1,2,3.....TAKE

menu
menu