Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobekuntza nabarmena.

Partidua aurrera joan ahala hobekuntza nabarmena egin zuten TAKE Arrospeko neskek eta partida amaiera polita eskaini zuten.

Igande goizez jokatzea tokatzen zitzaien TAKE Arrospeko neskei, Arrasaten hain zuzen ere. Izaroren baja ziurra zen baina azken orduko bat ere izan zuen eta horrela 8 jokalarirekin bakarrik bidaiatu zuen taldeak.

Aurrean aurkari zaila zuten, denboraldi hasieran markagailua itxi eta jipoi galanta eman zien, horren jakitun neskak gogotsu kantxaratu ziren baina berehala ikusi zen ez zela partidu erraza izango. Lehen minututik aurrea hartu zuten eta tolosarrak ezinean ikusi ziren kantxaren gainean. Hala ere, esan behar da ez zutela inongo momentutan etsi eta lanean jarraitu zutela neskek 40 minutuetan.

Atsedenaldian markagailuak 28-4 adierazten zuen. Itxura guztia zuen berriz ere jipoituta amaituko zutela partida. Baina ez zen horrela izan, atsedenalditik bueltan urteko saskibaloirik hoberena erakutsi zuten neskek. Lehen aldiz saskia erasotzeko grina eta 1x1eko egoerak behartzeko gaitasuna erakutsi zuten. Hori horrela, aurkariak adina aukera sortzeko gai izan ziren eta egunetik egunera hobetzen doazenaren adierazgarri garbia izan zen.

Datorren astean berriz ere Arrasaten jokatzea tokatzen zaie, ea bide beretik jarraitzen duten eta garaipenetik gertu ibiltzen diren. Animo neskak!!!!

menu
menu