Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre taberna 62- Arri BKL 32

Larunbatean jokatutako partiduan lehenengo aldiz talde osoak 100% eman zuenaren sentsazio pozgarria

Beroketa motza baina intentsoa. Denak jokatzeko prest, denak motibatuak... Partidua hasi eta kolore urdineko gazteak defentsa gogorrak eta abiadura jarriz aurre hartu zuten markagailuan. Laurden txukuna izan zen non denek hartu zuten parte eta ez zen nabari intentsitatea jaisten zenik.

Bigarren laurdenean Beasaineko taldeak hiru hiruko tablaz sartu eta pixka bat urduri jarri ziren tolosarrak baina talde joko polita eginez eta trantsizio bizkorrekin aurretik joan ziren atsedenaldira.

Azken 20 minutuetan, izugarrizko partidua jokatu zuten TAKEko mutilek, defentsako lana goraipatzekoa noski. Atzean baloiak lapurtu, lurrera botaz, erreboteak dominatuz, taldeko jokoa eginez. Azkenean garaipena eta lan politta.

Partiduaren bukaeran pozik bageunden ere, zergatik ez jokatu gose horrekin beti? Bi partidu geratzen dira eta joko honekin jarraitzea espero dugu eta ikasten jarraitzea. 1,2,3 takeeeeee!!

menu
menu