Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken unean besoak jaisten direnean.

Take Usabalek galdu egin zuen Hernani KE txiki taldearen aurka.

Aurreko asteburuan gogoz azaldu ziren Usabalera tolosarrak, azkeneko partiduan ondo jolastu eta gero. Partidu honetarako Aitor Agirre eta Lastra geratu ziren konbokatu gabe baina besteak partida irabazteko gogoarekin kantxaratu ziren.

Partidoa gogor hasi zen. Bi taldeak irabazteko gogoarekin kantxaratu ziren. Lehen minutuak bi taldeen defentsari esker puntu gutxikoak izan ziren eta horrek berdintasuna ekarri zuen. Bigarren laurdenean aldiz, etxeko taldeak defentsan gogor jarraituz kontraeraso errazak burutzea lortu zuen. Honela, atsedenaldira lehen abantaila garrantzitsuarekin iristea lortu zuten.

Atsedenaldiaren bueltan partidaren norabidea ez zen aldatu, defentsan gogor eta eraso azkarrak eginez abantaila mantentzea lortu zuten. Baina azken laurdenean aurkariaren zonakako defentsari aurre egitea kosta zitzaien eta defentsan indar gabe geratu ziren. Honek, azken minutuetan partidua galtzea ekarri zuen.

Orain, denboraldiko azken bi partidetarako lan egitea geratzen da.

1,2,3…TAKE

menu
menu