TAKE Erniok garaipena eta lan ona etxean
Emaitzetik haratago, baikorrak izateko arrazoiak eman zituzten gure neskek
TAKE Ernioko neskak goizean goiz eta erdi lotan hasi dira Usabal polikiroldegian berotzen. Bera Bera Zurriola izan dugu aurkari eta irabazteko eta saskibaloiaz gozatzeko gogo handia zutela erakutsi digute gure neskek.
Hasieratik aritu dira baloia borrokatzen eta defentsako lana behar den bezala egiten, horren ondorioz, baloi asko lapurtu dituzte, donostiako neskei erasoa oso zaila jarriz.
Erasoan jarritako helburu gehienak bete dituzte. Batzuetan burua altxatzea eta lasai jolastea komeni zaigu, urrats eta pase txarren kopurua murrizteko.
Hori da aste honetan landu beharko duguna: eraso lasaiak eta zentzudunak egitea, betiko azkartasun eta agresibitatearekin. Ez da lan erraza baina pixkanaka-pixkanaka eta gogor entrenatuz lortuko dugu!
Aupa neskak eta goazen, garaipena eta emaitzak alde batera utzita, saskibaloiaz gozatzera! 1, 2, 3 TAKE!!!