TAKE Txindoki txikiren garaipena
Markagailuaren gainetik, nesken jarrera da benetan pozgarria eta ilusio sortzaile
Aste honetan Idiazabalen jokatzen zuen infantil nesken Take Txindoki Txiki taldeak. Igandea izan arren gogotsu kantxaratu ziren neskak. Puntu gutxiko markagailua izan zen, lehia oso parekatua baitzen. Hasieran markagailuan azpitik zihoazen gure neskak, baina berrogei minutuko lan ona egin ondoren garaipena eskuratu zuten, 19-21 emaitzarekin.
Aipatzekoa neskak kantxan eta aulkian zuten jarrera. Kantxan zeuden minutu guztiak borrokatuz eta irabazteko nahia erakutsiz. Aulkian, berriz, jolasteko gogoa erakutsiz eta jokatzen zeuden taldekideak animatuz.
Horrelako talde txikiek erakusten digute askotan talde bat izatearen garrantzia, eredu izan baitziren.
Hori da bidea edozein helburu lortzeko neskak, jarraitu horrela!
1, 2, 3…TAKE!