Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelako mutilak sendo liderraren aurrean.

Partida gogor baten ostean animoa altxatzeko beharrezko zuten garaipenarekin etxeratu ziren tolosarrak

Inauteri osteko partidak beti izan ohi dira zailak tolosarrentzat eta aurtengoa ere bide berdinetik joan zen. Aurrean dolphins taldea zuten, kategoriako talde sendoenetakoa, baina hala ere mutilak gogor kantxaratu ziren eta lehen minututik erakutsi zuten zertara joan ziren donostiaraino. Atzean azken partidetan erakusten ari diren sendotasunarekin jarraitzen zuten eta aurrean bi "isko" mailako beste jokalarien gainetik daudela erakusten hasiak dira, erritmo eta erresistentzian behintzat, gauzak horrela lehen laurdena 6 puntuko abantailarekin amaitu zen.

Atsedenaldian ere markagailuan aurretik ziren mutilak, baina atsedenalditik bueltan partida hasi eta berehala partida baldintzatuko zuen zerbait gertatu zen, Orbelako jokalari bat deskalifikatua izan zen. Gertakari honen ostean taldea noraezean ibili zen momentu batzuetan, baina berriz ere partiduan sartu eta azken laurdena 2 puntuko abantailarekin hasi zuten.

Falta ziren hamar minutuetan borrokan jarraitzea besterik ez zen geratzen eta horrela egin zuten. Lanak bere fruituak ematen ditu eta taldeak egindako lan bikainak bere saria eduki zuen, azken unean sartutako hiruko batek garaipena eman zion taldeari.

Hurrengo astean aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute, ea aste honetako maila emateko gai diren eta 8. garaipena eskuratzeko gai diren. Aupa Mutilak!!!

menu
menu