Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Prest dago 05/06 denboraldiko egutegia

Euskal Herriko Saskibaloi Federazioak osatu berri du 2005/2006 denboraldirako egutegia. Denboraldia Irailak 24-ean hasiko du herriko talde nagusiak.

Beste urteetan ez bezala, aurtengoan multzo bakar batek osatuko du Interautonomikako maila. Guztira 16 talde dira eta ondorioz, fase erregularrean 30 partidu jokatu beharko dituzte. Federakuntzak ez du oraindik zehaztu zenbat talde izango diren maila galduko dutenak. 16 taldeak honela banatuko dira lurraldez lurralde:

GIPUZKOA

Tolosa Aralar Kirolak
La Salle
Iosu Arrieta Leihoak Zarautz

BIZKAIA

Gernika KESB
Salleko
Asti Leku Tsunami
Patronato S.D.
Jarrilleros
Santurtzi
Leioa Artea
Ibaizabal-Bizkarra

ARABA

Sugarrak de Laudio
UPV Alava
Jorge Fernández Cerámicas

ERRIOXA

Hotel Ciudad de Haro
Ventanas León

Aipatu beharra dago Tolosa Aralar taldeak denboraldia hasi eta bukatu etxean egingo dituela, eta kanpoan jokatu beharreko lehen partidua Haro-n izango duela. Beraz, lehen partidua Irailak 24-ean arratsaldeko 17:00-etan izango da Usabalgo polikiroldegi berrian UPV Alava taldearen aurka. Egutegi osoa jarraian datorren artxiboan aurkitzen da:

- Interautonomikako egutegia 05-06.pdf

menu
menu