Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurredenboraldia hastera doa

Abuztuak 29-an emango zaio hasiera aurtengo aurredenboraldiari. Arratsaldeko 19:00-etan Berazubi estadioko tabernan dute hitzordua senior mailan parte hartuko duten jokalariek.

Jakina denez, aurten interautonomiko mailan jokatuko du herriko senior taldeak. Lehen partidua Irailak 24-ean izango da eta nahiz eta jokalari batzuk euren aldetik korrika saioak egiten ari diren, beste batzuk festa giroa nahiago dutela antzematen da. Beraz, alferkeriak utzi eta lanean hasteko garaia iritsi da.

Polikiroldegi berria irikitzeko egun batzuk geratzen direnez, lan fisikoa izango dute nagusi lehen entrenamendu saioetan.

menu
menu