Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2007/03/31-ko kartelera

Etxean jokatuko dira jardunaldi honetako partida guztiak. Tolosa A-ko infantilek atsedenaldia izango dute, pasa den asteko derby-an garaipena lortu ostean, baina gainerako taldeek etxean jokatu dute larunbatean.


SENIORRAK:
Gero eta gutxiago falta da seniorren denboralida amaitzeko, zortzi jardunaldi hain zuzen ere. Igoera gero eta gertuago ikusten dute eta ilusio gehiegi egin aurretik garrantzitsua litzateke datorren larunbateko partidan garaile suertatzea. Aurkari, sailkapeneko seigarren postuan dagoen Laudioko Sugarrak. Bigarren itzuli paregabea egiten ari dira arabarrak, baina azken jardunaldietan ez dute maila bera mantentzerik izan. Tolosarren garaipenak aurkari bat erabat baztertzea ekarrik luke igoerara begira. Neurketa larunbat arratsaldeko 16:00-etan izango da.

KADETEAK:
Pasa den astean liderraren aurka galdu ostean, beste aurkari zuzen baten bisita jasoko du Tolosa Argysan-ek larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera. Aurkari Azkoitiako GSB Acero izango da. Une honetan berdindurik daude eta joaneko partidan irabazita beste garaipen bat erabakigarria izango litzateke.

Tolosa-k ere etxean jokatuko du larunbat goizeko 12:00-etatik aurrera Donostiako Easo Harana-ren aurka. Donostiarrak lidergoan dira partidarik galdu gabe eta ez da erraza izango garaipena lortzea.

Billabona txapelketara itzuliko da pasa den asteko atsedenaldiaren ostean. Aurkari Hernani K.E. izango dute eta partida larunbat goizeko 12:00-etan Billabonako Olaederra kiroldegian.

INFANTILAK:
Pasa den asteko derby-an garaipena lortu ondoren, Tolosa A-k atsedenaldia izango du.

Tolosa B-k aldiz, porrota ahaztu eta garaipenaren bideari heldu beste erremediorik ez du. Aurkari Bergara 94 izango dute, orainarte garaipenik lortu ez duen taldea, eta neurketa larunbat goizeko 10:30-etan izango da Usabalen.

menu
menu