Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Modan dagoen kirola

Denboraldi honetan 2.100 jokalari federatu inguru daude maila desberdinetan banatuta, eta talde kopurua beste urteetan baina handiagoa da. (Izan Gazte-Noticias de Gipuzkoa 2008/02/21).

Duela hamar urte futbola kirol nagusia zen Gipuzkoako gazteen artean, eta beste kirolentzat oso zaila zen taldeak eta txapelketak aurrera ateratzea. 2001. urtean Pau Gasol NBA liga indartsu eta famatura iritsi zenean gauzak aldatzen hasi ziren, eta eskuekin eta tiradun kamisetekin jokatzen den kirol ikusgarri hau zaleak irabazten hasi zen. Baina saskibaloiaren benetako hedakuntza 2006. urtean kokatu behar dugu, Espainiako selekzioak munduko txapelketa irabazi zuenean hain zuzen ere. Momentu honetan talde eta jokalari kopuruan futbolarekin mailakatu daiteke, eta datorren urteetan Gipuzkoako kirol garrantzitsuena bilakatu daiteke. Egun, eskaria proposamena baina handiagoa da eta jokalari hasiberrientzat oso zaila da talde bat aurkitzea.

Denboraldi honetan 2.100 jokalari federatu inguru daude maila desberdinetan banatuta. Gehiengoa mutilak dira, baina nesken kopurua handia da ere. Ikastetxeetan kirola ikasi eta praktikatzen dute. Federatu mailan infantil, kadete, jubenil eta senior txapelketak antolatzen dira, eta benjaminek eta alebinek aldiz mini-basket txapelketetan parte hartzen dute. Hamalau urte bete arte tamaina baxuagoko saskietan jokatzen dute eta jokoaren legeak ondo ikasi arte epaileek gauza asko ez dituzte markatzen, adibidez, urratsak.

Maila handiko taldeak

Gipuzkoan maila handiko taldeak aurkitu ditzakegu, batez ere Donostialdean. Hiriburuan saskibaloiak garrantzi asko izan du eta Bruesa GBC, ACB ligan jokatzen egon zen taldea, horren adibide argia da. Baina hiriko beste taldeek garrantzi gehiago ematen diote harrobiari emaitza orokorrei baino. Atletico San Sebastian eta Easo elkarteak lan trebea egiten ari dira gaztetxoekin, eta Gipuzkoa mailan Tolosako TAKE eta Zarautzeko klubak nabarmendu behar dira.

Gipuzkoako jokalari hoberenak selekzioan jokatzera iristen dira. Gogor ari dira lanean, eta estatu mailako talde indartsuenetariko bat dira.

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak antolatutako ligan maila eta leku desberdinetako taldeak nahasten dira. Denboraldiak bederatzi hilabete irauten ditu eta sailkapeneko lehen sailkatuak Euskadiko txapelketa jokatzeko sailkatzen dira.

Eguberrietan txapelketak antolatzen dira ere jokalariek forma galdu ez dezaten. Norgehiagokak amaitzen direnean federakuntzak teknifikazio kanpusak antolatzen ditu infantil eta kadete mailako jokalarientzat.

Baina arrakasta gehien duten txapelketak udara guztian zehar Gipuzkoako herri desberdinetan antolatzen diren 3x3 topaketak dira. Kaleetan jokatzen dira norgehiagoka hauetan goi mailako jokalariak eta jokaldi ikusgarriak ikus daitezke. Tolosan eta Donostian antolatzen diren jardunaldiek oso harrera ona izaten dute, batez ere jokalari gazteen artean.

menu
menu