Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ordutegi eta fitxaketa berria Tolosa Aralar-entzat

Eneko Etxeberria donostiarrak indartuko du taldea geratzen diren 10 jardunaldietan. 25 urteko hegaleko honek azken urteetan Azpeitian jokatu du EBA ligan. Bestalde, tolosarren etxeko partidak arratsaldeko 18:00-etan jokatuko dira hemendik aurrera.

Taldearen dinamikari itzuli bat emateko intentzioarekin hegaleko bat fitxatzea erabaki du zuzendaritzak. Eneko Etxeberria donostiarra da eta 25 urte ditu (hil honen amaieran beteko ditu 26). Azken hiru denboraldietan Azpeitiako Lan Mobel Iraurgin aritu eta gero (bi urte EBA ligan eta bat Lehen Maila Nazionalean) urte sabatikoa zuen aurten. Halere, saskibaloi gosea berpiztu eta denboraldi amaiera Tolosan egitea erabaki du. Azpeitian jokatu aurretik, aurreko hiru urteetan Donostiako Atletiko Sn. Sn. taldean aritutakoa da bi urtez Autonomika Mailan eta beste urtebetez Lehen Maila Nazionalean. Esperientzia handiko mutila, beraz, taldeari primeran etorriko zaiona maila mantentzeko helburua lortzeko.

Fitxaketa honen alde txarra, Iker Albisu fitxa gabe geratzea izan da. Orainarte lan bikaina egina zen, baina lan honek jokatutako minutuetan ez du isladarik izan. Halere, taldearen dinamikan jarraituko du, datorren denboraldian berriro ere fitxa izateko helburuarekin.

Bestalde, eta bigarren fase honek duen garrantziaz konturatuta, geratzen diren etxeko bost partidak arratsaldeko 18:00-etatik aurrera jokatuko ditu Tolosa Aralar-ek. Ea horrela, Usabal-era gerturatzen den jende kopuruak gora egiten duen nabarmen, taldeari behar duen bultzada emateko.

menu
menu