Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hiru garaipen eta porrot bakarra kadeteetan

Tovar-ek porrota jaso zuen Hernanin. Gainontzeko hiru taldeek garaipen bikainak lortu zituzten eta fase honetan bikain darraite.

Take Tovar Iturgintzako mutilek etxean eginiko partidu kaxkarraren ondoren Hernanira bixita egitea egokitu zitzaien. Aste osoan zehar hitzegin eta akatsak zein ziren argi utzi eta gero partidua beste era batera planteatzea erabaki zuten. Baina oraindik tamalez bat baino gehiago ihauterietako txilaba kendu ezinik dabil eta txarangan saltoka beharrean partidu bat jokatzen ari dela konturatu ezinik.

Gauzak honela, bajak zirela eta Beñat infantilak kadeteekin bidaiatu behar izan zuen partidu txukuna eginaz. Hasiera batean gauzak ondo atera ziren lehen laurdena aurretik bukatuz. Egin beharrekoa eginez eta defensa gogorrarekin aukariak saskiratzeko arazoak izan zituzten. Baina bigarren laurdenean partzial negargarria jasoaz 15 puntu azpitik joan ziren atsedenaldira.

Atsedenaldia eta gero gauzak ez ziren aldatu eta gerta zitekeen gauzarik onena partidua amaitzea izango zen. Amaieran 59-26

Aste honetan bi partidu izango dituzte, ostiralean Cafes Aitona talde donostiarraren aurka eta larunbatean CD Internacionalen aurka Usabal kiroldegian. Espero da taldeak behingoz aurrera egitea eta emaitza kaxkarrei buelta ematen jakitea.

Beste garaipen ikusgarri bat lortu zuen TAKE Billabona-k. Bergararen aurka lortutako garaipen erosoa eta gero, larunbateko partida zailagoa izango zela pentsatzen zuten Billabonakoek. Etxekoen piboten altuerak asko kezkatu zituen jokalariak eta defentsan gogor aritu beharko zirela ikusi zuten. Gainera taldeak bi galera garrantzitsu zeuzkan, Estepan eta Jon “Matrix”, ordezkoen aulkitik ateratzen diren pibotak hain zuzen ere. Lehen minutuetako helburu nagusia Legazpikoen pibotak kontrolpean edukitzea zen, eta zonakako defentsa eraginkor batekin urteko minutu hoberenak ikusi ziren. Etxekoek bi puntu saskiratu zituzten lehen laurdenean eta baloi ugari galdu zituzten, Billabonatarren kontraerasoak sorraraziz. Asier eta Jon Ander zonako erregeak ziren, eta Jon Azpeitia-ren puntu eta lapurretekin 16-2ko markagailuarekin amaitu ziren lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean errotazioak hasi ziren, intentsitatea jaitsiz. Etxekoek saskiak lortzen hasi ziren Billabonakoen lasaitasunaz baliatuz. Saskiratzaile nagusiak falta direnean taldeak asko nabaritzen du, eta normalean puntuak lortzen dituzten jokalariak falta badira, askoz gehiago. Markagailuan zegoen aldea handia zen, baina Legazpikoen saskiratze bakoitzarekin urduritasuna areagotzen zen Billabonatarren artean. Jokalari hauek edozein gauza egiteko gai direla erakutsi dute denboraldian zehar, eta minutu batean Eñaut Urkola-k eta Jon Azpeitia-k hiru puntuko hiru saskiratze ikusgarrirekin norgehiagoka erabakita utzi zuten atsedenaldirako.

Bigarren zatia tramite hutsa izan zen kanpoko taldearentzat. Partida erabakita zegoen eta jokalariek ahal zuten puntu gehien lortzen saiatu ziren. Mikel eta Beñat-ek minutu asko izan zituzten eta orokorrean oso ondo aritu ziren. Beraien lehenengo urtea da taldean, eta pixkanaka-pixkanaka minutuak eta konfidantza gehiago irabazten ari dira.

Azkenean 32 puntuko desberdintasuna egon zen markagailuan, 30-62. Taldeak lehen zatian defentsan erakutsi zuen maila eta intentsitatea izugarriak izan ziren, eta dinamika honekin jarraitzen badu txapelketako lehen postuetan amaitu dezake. Nahiz eta bi galera garrantzitsu izan, Billabonak garaipen baliotsu bat lortu zuen, eta hori kontuan hartzekoa da ere. Igande honetan, eta goizeko 12:00tan, Easo Haizea taldearen aurka jokatuko dute sailkapeneko lehen postuetan ezartzeko asmoz.

TAKE Laskorain-eko neskek beste garaipen garrantzitsu bat lortu zuten, oraingoan 36-48, LAZTI-UZ-Goierri (Askatuak) taldearen aurka.

TAKE Tolosa-k ere, justu-justu bada ere (37-36), garaipenaren bideari eusten dio.

menu
menu