Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Debutean ezinean

Take Aldabak lehen partida jokatu zuen BKL-ren aurka

Urriaren 23-an, larunbata goizeko bederatzietan TAKE Aldabak lehenengo partidua jolastu genuen Beasaingo BKL “B” taldearen aurka hain zuzen ere.

Partidua 39-50 galduta arren, ederki pasa genuen hau jolasten. Taldeko 12 mutilak agertu ziren eta baita ondo jolastu ere.

Sasoiean hasi ginen jolasten eta lehengo lurdenean markagaiuan aurretik bukatu genuen. Gauzak bigarren laurdenean okertu ziren, 0-21-eko partziala jaso bai genuen!!! Partziala ikusita kanastarik ez genuela sartu esango genuke ez genuela kanastarik sartu laurden honetan… ba ez da horrela! Laurdenaren lehenengo bi puntuak guk sartu genituen, baina alde okerreko saskian ordea… Atsedenaldia eta gero berriro sasoitsu atera ziren mutilak, defentsan asko presionatuz eta markagailuan gerturatzea lortu genuen. Nahiz eta azkeneko laurdena atzetik hasi ekipoak aurpegia eman zuen eta gertu ibili ziren partiduari buelta emateko, naiz eta gogor saiatu ez genuen lortu eta azkenik 11 puntugatik galdu zen partidua.

Esan bezala nahiz eta azkenengo emaitzak erakusten duen moduan atzetik geratu, partidu polita jolastu zuten mutilek eta garrantzitsuena dena, goiz polita igaro genuen denok eta lehenengo partidua izateko gauza ugari ikasi genituen denok, gogoa jarriz gero irabazteko gai izango garela hain zuzen ere.

Larunbat honetan derbia jolasten dugu TAKE-ko infantilen artean! Ea partidu honekin geure lehenengo garaipena lortzen dugun. Hori bai, gure saskian baloirik sartu gabe ahal bada! Gauza bat zihurra da, TAKE-ko infantilak garaile izando dira larunbat honetan! Zorte on eta irabaz dezala hoberenak.

menu
menu