Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Montezkue Bkl-ren aurka

Ezin izan zuten garaipenik erdietsi gure neskek

Aurkari onak tokatu zaizkio taldeari (BKL-A) oraingo honetan, baina emaitzaren balantza nahiko berdinduta ibili da partidu osoan zehar.

Ekipoko bi kideren faltarekin, zortzi jokalariren artean partiduari aurre egitea erronka berri bat izan da gure neskentzat. Goizean goiz, gogotsu etorri diren arren, lo aurpegiak ez dira bigarren zatira arte desagertu, eta 6-8 emaitzarekin amaitu da lehen laurdena.

Emaitza hain berdindua ikusi bezain laster jarri dituzte pilak martxan eta, batez ere defentsan, oso lan ona egin dute.

Hirugarren zatiak markagailua parekatzeko balio izan dio taldeari eta kanasta baten faltan ere egon da ekipoa. Azkeneko zatian, markagailua aurkarien alde jarri da nabarmen, eta 30-41 emaitzarekin amaitu da. Agian nekea izango zen, edo beste edozein aitzakia, baina gure neskei irabazteko aukeretan sinestea falta zaie!

ANIMO NESKAK!!!

menu
menu