Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Montezkue esnatu ezinik

Gogo eta ilusioa jarri bazuten ere, oraindik etxeko lanak ondo egitea falta zaie.

TAKE MONTEZKUE - HOTEL CASTILLA OKE

Monteskutarrak oraindik ez dira ohitu ohetik altxa berritan partidua jokatzen eta horrek islada garbia izaten du etxeko partiduetako lehen bi zatietako markagailuetan. Larunbat honetan, hasierako laurdena 4-9 emaitzarekin amaitu da, eta bigarren zatian puntu bakarra eskuratzeko gai izan dira gure neskak. Begiak ondo zabaltzea ederki kostatu zaie, baina esnatu direnaren itxura eman dute hirugarren zatian. Hainbat kontra-erasori esker emaitza berdintzeari ekin diote (11-32). Azken laurdenean sartu dira partiduan, jada beranduegi emaitzari buelta emateko. Dena den, joko garbia eta gutxienez, beraiengan konfidantza pixka bat izatea erakutsi dute. Ausnarketa bat behar dute orain entrenatzaileek, partidoa hasi aurretik esnatzeko taktikaren bat aurkitzeko. Ez goaz bide txarretik, baina aaaasko dago ikasteko! Lan ona neskak!

menu
menu