Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partida orekatua izan zen

Ez zuen garaipenaik erdietsi Take Aldabak Ordizian

Naiz eta partidu ona jolastu, gure lehen urteko infantilak galdu egin zuten larunbat honetan Ordizian.

Goizeko 11:15 Ordiziako pista zaila bisitatzen zuten TAKE Aldabako mutilak. Naiz eta beldurrarekin joan laster superatu zuten obstakuo hau eta gogor defendatuz lehenengo laurdena 9-10 irabazten bukatu zuten, bigarren laurdena kontzentrazio berdinarekin jarraitu zuten jolasten eta atsedenaldira 2 puntugatik irabazten joan ziren, 16-18 hain zuzen ere.

Hirugarren laurdena defentsan gogor jarraitu zuten eta nahiz eta ez egon oso zuzen atake alorrean azkeneko laurdenera partidua 20-era berdinduta sartu ziren.

Partidu guztia oso parekatua izan zen azken laurdenarte, berdinduta eta polita gainera, pena bat izan zen azken laurden honetan partidua hankaz gora jartzea gure mutilentzat. Errebotea ez genuen ondo zaindu eta beraien mutil handiena partidua irabazi zuen, bukaeran 4 puntuetara gerturatu izan arren jada beranduegi zen eta partidua 31-27 bukatu zen.

Esan bezala partidu ederra jolastu zuten mutilek ia 40 minutuen zehar, horrela jolastuta ziur garaipen ugari lortuko dituztela! Animo mutilak eta aupa TAKE Aldaba!

menu
menu