Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin amaitu zuten juniorrek bigarren fasea

Asteburu honetan izango dute Final Four-a Astigarragan.

Joan den larunbatean Donostian jokatutako partidan garaipena lortu zuten Koldo-ren gidaritzapean joan ziren mutilek. Baja asko izan ziren partidurako, Beñat eta Iñaki Lizarra aldera joan ziren lehen taldearekin, Asier atzerrian eta Josu berriz gaixorik, honela 7 jokalari bakarrik ziren partidara joateko aukera izan zutenak.

Partida hasieratik aurre hartu zuten eta ez zuten zailtasun handiegirik izan garaipena etxera ekartzeko, baina hori bai, onartu ezina da laurden batean beste hiruretan baino puntu gehiago jaso izana.

Aipatu behar da joan den astean amaitu zela bigarren fasea eta jokatutako 10 partidak irabazteko gai izan direla, lan txukuna egin dute denboraldian zehar eta emaitzak azaltzen dira denborarekin. Baina beste urrats bat geratzen da eta astebukaera honetan Astigarragan jokatuko den Gipuzkoako kopan lan txukun bat egitea geratzen zaie oraindik. Horrelako aukerak ez dira beti izaten eta gozatu beharrekoak izaten dira, beraz hemendik eskatzen diegu ahalik eta partida txukunena joka dezatela eta eman beharrekoa eman dezatela kantxan.

Denboraldi bat ez da partida batean erabakitzen, eta orain arteko lana txukuna izanik emaitza batek ez du aldatuko. ZORTE ON!!!

Partida larunbatean goizeko 10tan Astigarragako kiroldegian izango da.

menu
menu