Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Maldan gora Bkl-ren aurkako partidan

Kontzentrazio ezak eragindako 3 edo 4 baloiren bueltan joan zen partidua.

Joan den larunbatean, ligaxkako azken partida jokatu zuten jubenil neskek enegarrenez Bkl talde Beasaindarraren aurka. Amaia Iraolaren hutsa bete asmoz, Ane Ayerbe eta Itxaso Leon bertaratu ziren goiko taldeari indarra ematera eta entrenatzaileek euren lana eta parte hartzea baloratu eta eskertuko nahiko lukete.
Partidari dagokionean, lehen laurdenean nahiko parekatuak ibili ziren eta 7-11ko markagailuarekin amaitu zuten. 2laurdenean, Andoniren taldea esnatzeko garrasiek ez zuten eragin handirik sortu eta taldeak bere dinamikan jarraitu zuen aurkariei baloiak oparituaz.(14-23)
Atsedenalditik bueltan, ohikoa ez bada ere, esnatuta irten ziren, kontraeraso eraginkor batzuk berdintasuna mantendu zuen baina berandu zen balantza gure aldera okertzeko.(24-33)
Azken laurdenean, 2 antolatzaileen lana azpimarratzekoa izan zen, taldearen zama bizkar gainean hartu eta galdu bazuten ere borrokatu zuten eurei zegokien aldetik. (34-42) Orokorrean, partida gorabeheratsua izan zen, argi dagoena zera da, kontzentrazio ezaz galdutako baloiak garesti ordaintzen direla kantxan.
Asteburu honetan partida gogorra jokatua dute eta 2 punturen aldearekin galdu dute partida. Animo neskak, datorren astean izango duzue aukera berriro indarrak kantxan neurtzeko, kanpoko faktoreei erreparatu gabe.

1,2,3 XUXTA!!!!!

menu
menu