Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiaren balorazioa

Hasiera oso ona ez eduki arren, bikain amaitu du denboraldia Bidebide Ibizak

Harrigarria da ze azkar pasatzen den denbora. Atzo zirudien sekulako beroarekin Usabal kiroldegian lehen entrenamendua egiten genuela Manlleuko bidaia prestatzeko asmoz. Aurredenboraldia serioa egin zen eta lesiorik gabea. Gauzak ondo pintatzen zuten liga hasierarako.

Hasiera batean taldeak zeukan jokalarien inguruan zegoen diseinatuta jokatzeko era baino konpetizioaren hasierarekin bi jokalari garrantzitsuk taldea utzi zuten. Hutsune hori betetzeko Urko iritsi berria zegoen taldean, langile nekaezina, diruarekin ordaintzen ez den lana egiten duena. Bigarren taldeak eta juniorrek ere ezin hobeto babestu dute nazionaleko taldea, bai entrenamenduetan baita deialdietan ere.


Etxean galdutako partidu pare batek taldea A2 ligaxka jokatzera kondenatu zuten. Azken unean alde egin zuten Viajes Marfilen bi partiduak, Baskoniaren aurkako biak... hor egon zitekeen gakoa. 8-10 balantzearekin amaituta 4-4 sartu ginen bigarren fasean.

Entrenamenduetako maila kantxan atera da A2 ligaxkan 8-2ko balantzearekin amaituz. Atzean oso sendo egonda eta aurrean nahiz eta oso eroso ez egon, saskirako bidea ondo aurkitu dugu. Esker oneko hitzak besterik ez ditut jokalariek egindako lanarengatik.

Lakun. Aurrera pauso handia eman du. Kanpoko jaurtiketetan denboraldi dotorea.
Ignacio. Lehen taldean tokia egiten ari da. Partiduko erritmoa handitu eta aukera egokiak bilatzen ikasten ari da.
Josu. Lehen taldearekin debuta egin du. Bigarren entrenatzailea kantxan.
Kike. Beti laguntzeko prest. Horrelako laguntza ezin da hitzez eskertu.
Goar. Ligako jokalari hoberenetarikoa izaten jarraitzen du.
Aza. Azken fasean defensan asko hobetu du. Kontraerasoetan bortitza
Mikel Txiki. Kontrako jokalari onenarekin dantza egitea tokatu zaio beti lan txukuna eginez.
Beñat. Lehen urteko juniorra izan da ere, nazionaleko jokalaria dela esan daiteke, bai barrutik eta kanpotik.
Karim. Bigarren taldetik igota nazionalean bere tokia egiten ari da. Eskumuturra beroa daukanean kontuz!
Ioritz. Azken segunduetako jaurtitzailea!
Iñaki. Etorkizuneko jokalaria. Jokatu duenean eskumutur fina daukala erakutsi du.
Joakin. Nazionalean jokatzeko aukera izan du.
Imanol. Aurten partidu bakarra jokatu arren, debuta eginda zegoen lehen taldea. Saltoa emateko prest.
Jon Alkorta. Polemika nazionalera iritsi da.
Ion. Langile fina, beti besteentzat. Fondoko jokaldietan espezialista bikaina!
Julen. Intimidazioa. Defentsako laguntzak baliagarri egiten dituena.
Joseba. Beti eskatutako lana egiteko prest. Defentsan gogor egon da.
Iki. Lehen taldean debuta egiteko aukera izan da.
Kaiet. Errebotea eta intimidazioa. Bere hanketan ez dira urteak nabari.
Urko. Langile nekaezina. Gogorra. Gustoa ematen du horrelako jokalariak entrenatzea.
Haritz. Eskerrik asko! Harrobitik horrelako jokalari bat ateratzea ezinezkoa izango da. Lan bikaina errebotean, atzean eta momentu beroetan hirukoak sartuz.

Dele. Neurtu daitekena hobetu daitekeelako. Aurten ere lan eta lan PDArekin. Hori bai dela partiduari adi egotea.
Juan Mari. Txanpain botilak entengabe irikitzen
Koldo. Bere laguntzarik gabe asteazkenetako entrenamenduak ez ziren posible izango. Oso garrantzitsua egiten duen psikologo lana.
Martia. Nazionalean partidurik galdu gabe jarraitzen du. Maixuki partiduak eramanez, esku ezin hobeetan dago denboraldi bikaina egin duen junior taldea.
Kepa eta Iker. Eskerrik asko entrenamendu askotan emandako laguntzagatik!

Eskerrik asko guztioi! Orain hausnartu eta lanean hasteko momentua da.

menu
menu