Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik jarraitzen du juniorren lehen taldeak

Gipuzkoako kopan garaipenak ihes egin arren taldeak sendo jarraitzen du txapelketa berrian.

Denboraldia luzatze aldera Udaberriko txapelketa jokatzen ari dira mutilak eta jokatu dituzten bi partidak irabaztea lortu dute. Partida oso ezberdinak izan dira biak, lehenengoan Astigarragako La Salleren aurka partida erraza jokatu zuten, lehen laurdenetik abantaila handia lortu zuten eta handik aurrera ez zuten zailtasunik izan partida aurrera ateratzeko.

Bigarren partidua aldiz Donostiako Easo Basoaren aurka zuten, partida hau ezberdina izan zen, aurkariak partida osoan presioa egin zien tolosarrei eta une batzuetan estutasunean jartzea ere lortu zuten. Hala ere, atzean egindako lan onari esker partida osoan aurretik joan ziren eta azken laurdenean erakustaldi bat emanez garaipena lortu zuten.

Beste hiru garaipen geratzen dira denboraldia amaitzeko. Beraz, ez dago erlaxatzerik geratzen diren partiduetan, garrantzitsua izango baita aurten denboraldia ondo bukatzea hurrengo urtean ondo hasteko.

Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00-etan jokatuko dute hurrengo partida Donostiako Internazional taldearen aurka. Zorte on mutilak

menu
menu