Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin hasi du denboraldia Bidebidek

85-54ko markagailuarekin nagusitu dira Yon Gonzalezen mutilak

Aurredenboraldi luzea, gogorra eta ona, dudarik gabe ona. Lana ondo eginez eta gogotsu entrenatzen liga hastera doa eta lesioekin arazoak etortzen dira. Zalantza txikiak sortzen dira baino egindakoari eutsiz partidurako gogoa dago.

Baja ugari zegoen: Beñat, Goar, Ion, Aza sukarrarekin partidura joan zen... Lesioak jokoaren parte dira eta aurrera egin behar da beraiekin. Hala ere taldeko juniorrek ezin hobeto bete zuten beraien tokia hutsune hauek ez nabaritzeko. Miguel eta Morek debuta egin zuten lehen taldearekin.

Gauzak honela partidua espero zen bezela oso trabatua hasi zen. Bi taldeen aldetik bi partzial egon ziren amaiera 17-17 bukatzeko. Oraindik txapelketari martxa hartu behar zaio. Partidua berdindua izango zela zirudien baino bigarren eta hirugarren laurdenetako partzialak oso onak izan ziren partidua guztiz puskatuz. 26-11 eta 28-13ko bi laurden hauetan taldeak lortu nahi duenera iritsi zen. Aurkariak besoak jetsi zituen eta ez zuten abantaila murrizterik izan azken laurdenean.

Amaieran 85-54

Igande honetan Lizarran izango da partidua. Gorriz markatuta dagoen horietako bat da. Taldea etxetik kanpo nun dagoen erakutsiko du. Horretarako aste honetan lanean jarraitu beharra dago orain arte bezela.

1,2,3... TAKE!!

menu
menu