Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Tovar Iturgintzak bikain hasi du denboraldia

Garaipena eta lidergoa denboraldiko lehen norgehiagokan

Ostiralean gauez, Intxaurrondon jokaturiko norgehiagokan argi eta garbi gainditu zitzaion Internacional Mons talde donostiarrari. Azken emaitza Internacional C.D. -Mons- 24 - 59 TAKE Tovar Iturgintza izan zelarik. Argi dago entrenamenduetan egindako lanak fruituak ekartzen dituela asteburuko partidan eta hori nabarmendu zen pasa den ostiralean.

Orain bide berdina jarraitzea tokatzen da, astebarruan lana egin asteburuan fruituak jasotzeko.

Larunbat honetan, 12:00-etan tolosarrek Usabalen jokatuko dute, aurkaria denboraldia irabaziz hasi duen Easo 96 Urkitza taldea izanik.

menu
menu