Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Geldiezin darrai juniorren lehen taldeak

Beste garaipen bat ekarri zuen etxera Irun aldetik

Juniorren lehenengo taldea denboraldi bikaina burutzen ari da eta oraindik ez daki zer den porrota aurtengo denboraldian.

Joan den astean Irun-go Carnicas San Marcial taldearen aurka jokatu zuen eta nahiz eta partida oso borobila ez osatu, nahiko erraz lortu zuten garaipena talde lana oinarritzat hartuz. Hasiera nahiko kaskarra eman arren partidak aurrera egin ahala hobetuz joan ziren eta atsedenaldirako abantailatxoa poltsikoan zuten. Bigarren zatian etxeko taldeak nabarmen egin zuen behera eta tolosarrek markagailuan abantaila polita lortu zuten amaierarako.

Partida honetan aurten lehenengo aldiz Gaizka Maiza kadetea konbokatuta joan zen taldeak zituen hutsuneak zirela medio. Orain arte bezala lanean jarraitzen badu ziur aukera gehiago izango dituela partidetara joateko.

Igande honetan partida garrantzitsua jokatuko dute Usabalgo kiroldegian eguerdiko 12tan, ikuslegoaren presio piskat eskertuko dute seguruenik jokalariek, beraz, guztiok gonbidatuta zaudete partida ikustera.

menu
menu