Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen porrota Bidebiderentzat

Gasteizen Sekyren kontrako partidutik esku hutsik bueltatu behar izan zuten 75-69 galdu ondoren

Astea hasieratik berezia izan da. Oso zaila izaten da sailkapeneko lehen postuan egotea eta oraindik zailagoa bertan mantentzea. Ahaleginak eta asmoak berdinak izaten jarraitu behar dute sailkapenean gauden tokian gaudela, lehen bait lehen maila mantentzea alegia. Ukatu ezina da ordea, ilusioa egiten duela eta azkenean entrenamenduetako maila sailkapenean azaltzen dela.

Normalean ere esan beharra dago, partidu oso on baten ostean, gris xamarra datorrela atzetik. Espero zen kasu honetan horrela ez izatea, baino aurkariak ere jokatu egiten du eta bere eremura eramaten bazaitu, jai dago.

Partidua Gasteizen Sekyren aurka izan zen. Han beraien etxean esango nuke talde gutxik lortuko duela irabaztea eta beraz, kalitate handiko garaipena izan zitekeen.

Lehen minutuetan gasteiztarren barruko jokalariek mina egin zuten erasoan, batez ere erasoko erreboteen ondorioz. Hala ere Bidebideko pibotak ez dira eskumotzak eta maiztasunez saskiratzen zuten lehen laurden orekatu batean (20-18)

Bigarren laurdenean partidua egon behar zuen tokira joan zen eta erritmoa erabat motelduz atsedenaldira 28ko berdinketaz joateko.

Atsedenaldiaren ondoren Bidebidekoak aurretik jarri ziren markagailuan 3-6 puntu bitarteko abantailak lortuz. Laurdena 50-53 amaitu zen. Etxekoak arazoak zituzten saskiratzeko gizon batek ezik, Ogueta jaunak 7 hiruko sartu baizituen bere taldea bizirik mantenduz partidu osoan zehar.

Azken laurdenean dena erabakitzeko zegoen baino Bidebidek aurretik jarraitu zuen 2 minutu falta izan ziren arte. Orduan, lehen aipatutako Ogueta, 10 zenbakidun jokalariak, bere taldea aspaldiko partez aurretik jarri zuen. Handik aurrera saskirako bidea asko estutu zen eta azken minutuan etxekoek jaurtiketa libreetako eremutik izandako portzentai onak partidua erabakita utzi zuen.

Dagoeneko hurrengo asteko derbian pentsatzen hasi behar da, berriro ere garaipenaren bidera bueltatzeko.

1,2,3... TAKE!!

menu
menu