Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin hasi dute denboraldia klubeko gaztetxoenek

Defentsako lan ona eginez, garaipenarekin (11-23) itzuli ziren Andoaindik.

Berezia izaten da saskibaloi jokalari baten bizitzan jokatzen duzun lehen saskibaloi partidua. Oraindik gehiago irabazi eta gainera partidu txukuna egiten baduzu. Jokalari zein entrenatzaileak gogotsu ziren, orain arte eginiko lana egokia zen edo ez ikusteko.

Partidua Andoaingo kiroldegian izan zen, Ganbara-ren aurka. Lehen minutuetan bi taldeak oso urduri aurkitzen ziren eta ia ia baloia eskatu beharrean baloietik ihes egiten zuten. Horren adierazgarri markagailuak adierazten zuen 4nako berdinketa.

Bigarren laurdenean, ordea, partidua beste gauza bat izan zen 0-7ko partziala lortuaz. Defentsako lanean eta errebotea erasoan zein defentsan zainduaz, partiduko jaun eta jabe bihurtu ziren tolosarrak.

Atsedenaldiaren ondoren taldeko lanean oinarrituta abantaila pixkanaka handituz joan zen amaierako 11-23 emaitzararte.

Estreinu bikaina dudarik gabe Joakin eta Gonzi-k zuzentzen duten taldearentzat. Prozesu luze baten hasieran dago taldea eta oraindik asko asko dago hobetzeko, baino beti ere ona da garaipen batekin hastea!

Hurrengo partidua Zarautz gogorraren aurka izango da. Ea handik ere garaipen batekin bueltatzerik dagoen.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu