Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen borrokatua lortu zuten juniorrek joan zen igandean

Balio handiko garaipena lortu zuten Inter bezalako arerio zuzen baten aurka eta sailkapenean goiko postuetan jarraitzen dute

Partida bikaina jokatu zuten junior mutilek joan den igandean Tolosako kiroldegian Donostiako Internacional taldearen aurka. Lehen minututik partidan sartuta atera ziren mutilak eta markagailuan lehen aldeak lortu zituzten. Hala ere, ez zuten tarte handiegirik lortzen eta une batzuetan donostiarrak gerturatu egiten zitzaizkien markagailuan, baina ez ziren berdintzera edo aurretik jartzera iristen. Honela, atsedenaldira 30-21eko emaitzarekin iritsi ziren.

Atsedenalditik bueltan partidak bide beretsutik jarraitu zuen eta markagailuan gora-behera asko izan ziren. Azken laurdenean tolosarrek ez zuten jakin presiotik ondo ateratzen eta ateratzen zirenean ez zuten jakin aukera onak aprobetxatzen. Horrela, azken minutua iritsi zenean, edozeinek zuen aukera partida poltsikoratzeko eta zorionez txanpona etxekoen aldera erori zen.

Partida ederra jokatu zuten guztiek baina aipatu beharra dago Iñaki-k egindako lana 27 puntu saskiratuz eta hiruko jaurtiketetan 8/5 saskiratuz.

Hurrengo partida hilaren 5-ean Zarauzko taldearen aurka izango dute Zarautzen. Bi taldeak sailkapeneko lehen bi postuetan dira partida bakar bat bera ere galdu gabe. Partida polita izango da bai jokatzeko eta bai ikusteko ere. Denak gonbidatuta zaudete hilaren 5-ean arratsaldeko 4tan Antonianos kiroldegira.

1,2,3,……TAKE

menu
menu