Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenik erdietsi ezinean

Eskoriatzako taldeak bere jokoa nabarmendu zuen

Dirudienez, aste honetan senior neskak galdu egin dute Eskoriatzaren aurka 64-42 emaitzarekin.

Larunbatean izandako partiduaren lehen laurdenean, 20-12 galdu zuten gure neskek nahiz eta gogor saiatu, baina beste taldekoek nagusitasuna azaldu zuten lehen laurdenean.Saskibaloia kontaktuzko joko bat zela ongi barneratu zuten aurkariek eta ederki aprobetxatu ziren horren kontura.

Lehenengo hamar minututan ohikoa denez, gure nesken artean, ez ziren atera beraiek dakiten moduan jolastera baino pixkanaka hori aldatu egin zen.

Bigarren zatian, 11-14 partzialarekin irabazi zuten gure neskek baina hauen nekea nabaria izaten hasia zen eta aurkariaren freskotasuna gailendu zen.

Hirugarren eta laugarren zatian, eskoriatzako jolakariak garaile izan ziren baina horrek ez du esan nahi beraiek gu baino gehiago direnik. Segi saiatzen neskak!

Emaitzak ez zuen oztopo gehiegirik izan, gauean ateratzeko unean. Euren kezkak, kantxatik aparte beste era batean kanalizatu zituzten.


1,2,3 XUXTA!

menu
menu