Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hamargarrena jarraian

Galdu gabe jarraitzen dute juniorrek lehen fasea amaitzeko 4 partidu falta direnean

Bikain darrai TAKE-ko juniorren lehen taldeak. Oraingo honetan aurkari Krafft Atco Sn Sn -Larrun- talde donostiarra izan zuten eta gidoia espero bezala bete zen.

Hasieran donostiarrak ahalegindu ziren aldeak haunditu ez zitezen, baina urdinek lortu zuten hori ez betetzea eta lehen laurdena 12-19 amaitu ostean, bigarrenean ere garaile irten ziren 10 puntuko aldea lortuz (26-36).

Hirugarren laurdenak izan ohi dira garrantzitsuak saskibaloian, batipat aurretik doan taldeak aldeak haundituz partida erdi-erabakita uzteko edota atzetik doanak markagailuan gerturatzeko. Kasu honetan zortea alde izan zen eta aldeak haunditzeko baliatu zuten tolosarrek. Hirugarren laurden hau 35-54 amaitu zen eta ordurako hasiak ziren errotazioak urdinen artean.

Azken laurdena normalean gutxien jokatzen dutenek minutuak izateko baliatu zuen entrenatzaile jaunak eta hauek erakutsi zioten lekua badutela taldean behar den momentuetan erantzuteko. Momentu horiek aurki iritsiko dira.

Datorren asteko atsedenaldiaren ondoren, Abenduak 11-ean goizeko 12:00-etan Usabalen jokatuko dute hil ala biziko partida Hernani K.E. Azeriak taldearen aurka. Hernaniarren azken aukera izango da lehen postuetara gerturatzeko eta etxekoek garaipena ezin bestekoa dute orainarte bezala jarraitu eta baja izango den entrenatzaileari poz bat emateko.

1, 2, 3 TAKE!!!!!!

menu
menu