Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Martxan dira Super Eko taldeak

TAKE Eskolaren babesle berria da Super Eko supermerkatua eta hiru talde hasi ziren lehian pasa den igandean

Urrian hasitako entrenamenduen fruituak jasotzen hasteko ordua iritsi zaie TAKE Eskolako gaztetxoei. Ostiraletan egiten dituzten entrenamendu saioak partidetan isladatzen hasi ziren pasa den igande goizean Usabal kiroldegian.

Txapelketa honetan 2000. urtean jaiotako neska-mutilak arituko dira eta adin hauetako gazteekin hiru talde osatu ditu TAKE Eskolak, bi mutilen mailan eta hirugarrena nesken mailan. Hiru taldeen babesle izango da SUPER EKO supermerkatua. Txapelketak 9 jardunaldi izango ditu.

Lehen partidak, espero bezala, nahiko gogorrak izan ohi dira, denbora gehiagotan entrenatutako taldeak izaten bait dituzte aurrean, baina denboraldia hasi zenetik hobekuntza nabaria da gure taldeetan.

Hurrengo jardunaldia etxetik kanpo jokatuko dute 3 taldeek, Arrasaten TAKE Super Eko mutilen taldeak eta Donostian Tolosa Super Eko mutilek eta TAKE Super Eko neskek. Partida hauek Abenduak 18-an izango dira.

Partida hauetan emaitzak dira garrantzi gutxien dutenak, baina ostiraletako lanarekin jarraituz, hauek ere hobetuko dira taldeen gozamenerako.

Jarraitu horrela lanean gazteak!!!

1, 2, 3, TAKE!!!!

menu
menu