Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua

Bkl-ren aurrean nagusitu egin ziren senior neskak

Joan den igandean, giro ederra bildu zen Usabalgo kiroldegian. Senior neskek, euren indar eta buruak, Bkl, talde beasaindarraren aurka neurtu zituzten,

Partida oso berdindua izan zen hasera haseratik. Saskiraketen prezioa garesti zegoen eta horren seinale izan zen hain markagailu bajua.

Talde beasaindarra bere barne jokoa egiten saiatu zen. Barnealdeko defentsak tinko aritu behar izan zuen lanean.

Aipagarria,bezain azpimarragarria, Maddi Lakunza kapitainak bere gain hartutako zama eta ardura eskerga. Une erabakigarrian, 3ko bikain bat saskiratu ostean, taldea berpiztu zuen eta giro ona eta konfidantza isladatu zion taldeari. Ozta ozta bada ere, helburua lortu zuten, garaipena etxean geratu zen eta baita euren poza ere!

Azken boladako ibilerei begira jarriz, taldeak beharrezkoa zuen garaipen hau. Gehien bat orain arte nahiko buru-makur ibili baitira.

Ea hemendik aurrerako partidetan zer gertatzen den!

Jarraitu horrela lanean neskak!! Zorionak!!


1,2,3...XUXTA!!!!

menu
menu