Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Atletikoren aurrean komeriak

Donostiarrak nagusitu ziren Triki Takeren aurrean

Joan den larunbatean, euria goian-behean ari zuela Donostiara bidaiatu zuten gure mutilek. Haseran uste baino baja gehiago izan zituen taldeak; Ander, Xabier, Manex eta Josu. Ea laister errekuperatzen diren denak, taldeak euren laguntza beharrezkoa baitu.


Seriotasun osoz berotu ostean, gure mutilek hasera bikaina eman zien partidari, baloi bat lapurtu ostean, 2+1eko saskiraketa bikaina lortu baitzuten. Gainontzean partidan ez zen gauza berezirik gertatu, itzaltzen ari den kandelaren gisan joan zen taldea kontzentrazioa galtzen.

Amaierarako, ziurtasun eza, nekea, kontzentrazio falta...eragile nagusiak izan ziren buru-makur etxera itzultzeko.

Badakigu zer hobetu beharra dagoen eta badakigu nondik hasi! Ez da gutxi!!! Orain 3 aste luze ditugu, berriro ligari gogor ekiteko.

Animo mutilak, gure esku badago lortuko dugu eta!

menu
menu