Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eskolako mutilak ederki aritu ziren Arrasaten

Bigarren urtekoak 80-55 galdu zuten eta lehen urtekoek 57-64 irabazi zuten

Horrelako gogoa eta ilusioarekin errexa da igandean goiz jeikitzea partidu bat jokatzeko. Gainera beti bezela Arrasaten harrera ezin hobea izan genuen, kantxa gainean maila ona ematea besterik ez zen falta.

Bigarren urtekoek partidu serioa egin zuten. Erasoko joko alai eta azkarra egiten saiatu ziren. Kontraerasoak etengabe antolatuz nahiko errex aurkitzen zuten saskirako bidea. Baino askotan gertatzen den bezela, saskirako bidea aurkitzeko zurea bakarrik uzten duzu eta hori izan zen gertatu zena. 55 puntu saskiratu arren, 80 jaso zituzten eta horrela askotan zaila izaten da partidua irabaztea. Lana dago aurretik baino mutil hauek etorkizun paregabea dute eta denbora kontua besterik ez da partiduak irabazten ikustea.

Lehen urtekoak beraien bigarren adiskidantzazko partidua jokatu zuten. Beraien maila kantxa erakutsiz partidua irabaztea lortu zuten. Nahiz eta amaieran estuasun txikiak izan garaipena Tolosara joan zen igande goizean.

Esperientzia zoragarria izaten ari da eta eguneroko lanean oinarritu behar dituzte asteburuetako garaipenak. Lana dago aurretik, baino hau, lehen pausoa besterik ez da.

1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu