Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Arrasaten

Bi porroten ostean ezin bestekoa zen Mondragon Unibertsitateari irabaztea eta 69-77ko markagailuarekin lortu zuen Bidebidek

Azken emaitzak eta gero final baten itsura hartzen zuen Mondragon Unibertsitatearen aurkako partiduak. Maila mantentzeko borrokan bizirik jarraitu ahal izateko partidua irabazi beharra zegoen. Taldea garrantziaz ohartuta lan bikaina osatu zuen aste osoan zehar.

Partidua pentsatu bezela hasi zen. Defentsa gogor batean baliatuta eta Iñakiren puntuak baliatuta lehen abantailak lortu ziren. Errebotean nagusitzen joan ziren Bidebideko mutilak eta bigarren aukera gutxi eman zizkietan arrasatearrei. Atsedenaldira hamar puntu baino gehiagoko abantaila lortuta joan ziren Gonziren mutilak.

Bigarren zatian MU-k defentsa aldaketak baliatu nahi izan zituen partiduan sartzeko baino azken laurdenean batez ere jaurtiketa libreak asmatuta garaipena tolosaldera etorri zen.

Hurrengo astean denboraldiko partidu garrantzitsuena edukiko dute Bidebideko mutilek. Sailkapenean aurrera pauso bat emateko benetako FINALA izango da. Zarautz izango da aurkari Usabalen larunbatean arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

menu
menu