Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Atzera pausoa Bidebiderentzat

Lehioak Zarautz nagusi izan da jokuko eremu guztietan garaipena erasotasunez eramateko (65-80)

Elurtearekin batera Lehioak Zarautzen aurkako partidua iritsi zen Usabalera. Maila mantentzeko helburuan pauso garrantzitsua izan zitekeen partidua, irabazi ezkero aurrera pauso nabarmena emango zuten Bidebideko mutilek eta Zarautzekoentzat aldiz, A1 ligaxkan sartzeko aukerak mantendu ahal izateko ezinbestekoa.

Partidurako bajak Jon Izagirre eta Jon Azaldegi izan ziren. Azken honen lesioak uste baino garrantzi handiagoa dauka eta muletekin jarraitzen du hanka lurrean jarri ezinik. Espero da hurrengo astean pixkanaka oinez astea eta martxo erdialderako taldearekin izatea. Beraien hutsunea betetzeko, Iker Garmendia eta Iñigo Moreno sartu ziren deialdian. More lehen urteko juniorra izan arren, senior beterano baten gogortasuna erakusten du taulapean eta entrenatzaileari gauzak zailtzen ari da kantxaratzen den bakoitzean minutu gehiago merezi dituela erakutsiz.

Bi taldeen arteko ezagutza maila altua zen. Joaneko partiduan berdintasun handia egon zen eta hori etxekoen buruan fresko zegoen oraindik, errebantxa gogoa zegoen. Lehen minutuak oso berdinduak izan ziren, bata edo bestearen aldeak segituan berdintzen ziren eta horren islada izan zen hamar minutuen ostean markagailuak adierazten zuen (17-17)

Bigarren laurdenetik aurrera talde bakarra izan zen kantxan. Lehioak Zarautz izan zen bi taulapeetan nagusi. Horri gehitzen badiogu erretxaze guztiak burrukatzeko zuten grina eta esperantza eta gainera kanpoko jaurtiketan asmatzen ari badira... Agirre bere artikuluak idazteko eskumutur fina edukitzeaz gain hiruko jaurtiketetan portzentai izugarria izan zuen. Kanpotarrek 20 puntutik gorako abantailak eduki zituzten momentu askotan zehar. Hala ere etxekoek abantaila hori pixkat murriztea lortu zuten 65-80ko markagailuarekin bukatzeko.

Hemendik aurrera bakoitzak egin dezala bere irakurketa baino mezua garbia da. Espektatiba irrealak edo taldeari berea ez den helburu bat jartzen dionak kendu dezala burutik. Entrenamenduz entrenamendu ez bagoaz ez gara iñor.

Hurrengo astean Santurtzi liderrari egin beharko dio bixita Bidebidek. Kantxa zaila izan arren bizkaitarren zonakako defentsa ondo erasotuta garaipena ekarri daiteke tolosaldera berriro lanari saria emateko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu