Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurrera darrai Suker Eko taldeen ibilbideak

Supermerkatua Super Eko-ren babesarekin TAKE Eskolako taldeak gogor ari dira lanean

Emaitzei dagokionez denboraldi hasiera zaila izan zen arren, hori da garrantzi gutxiena duena adin hauetan. Nola ez, denek dute gustuko partidak irabaztea, baina hori lanaren ondorio izaten da eta hasi berriak izaki, emaitzak etorriko dira aurrerago.

Halere, 3 jardunaldi jokatu ostean, lehen garaipenak iristen hasi dira, nesken kasuan adibidez, jokatutako 3 partidetatik 2-tan garaile irten dira. Mutilen kasuan, aldiz, pasa den asteburuan iritsi da lehen garaipena baina aurki etorriko dira gehiago.

60 gaztetik gora mugitzen ditu eskolak eta ostiral arratsaldero Usabalen ikusten den koloreak alaitasuna ematen dio inguruari. Gazteen ikasi nahiak eta aldi berean ondo pasatzeak ahalbidetzen du Eskolaren martxa ona.

Hau dena ezinezkoa litzateke Supermerkatua Super Eko-ren laguntzarik gabe.

menu
menu