Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Euskal Ligan jarraituko du junior taldeak hurrengo urtean

Joan den asteko aukeran huts egin ostean bigarren aukerari ez diote eskuetatik alde egiten utzi.

Azken bi partiduak irabazita zetorren Mondragon Unibertsitatea zen bisitari Usabalen joan zen igandean. Etxekoek berriz Euskal Ligako lehen porrota jaso zuten Santurtziren kantxan aurreko larunbatean.

Taldeak astean zehar gogo eta anbizio izugarria azaldu zuen partida horretan garaipena lortzeko, jakitun ziren garaipen batek datorren urteari begira salbazioa ekarriko ziela, eta urteari amaiera emateko modu eder bat zutela aurrean.

Partidan ongi sartu ziren mutilak eta hasiera hasieratik lan txukuna egin zuten. Lehen zatian taldeak defentsako lanean oinarriturik abantaila ona lortu zuen markagailuan, atsedenaldira iritsi baino lehen 13 puntuko abantaila lortu zuten aurkaria 22 puntutan utziz. Kontutan izanda aurkaria urte guztian zehar Euskal Ligan aritu dela eta joaneko partidatik lesionaturik zuen jokalari erreferente bat berreskuratu zuela ezta marka txarra.

Hirugarren laurdenean taldea partida errematatzera kantxaratu zen eta momentu batzuetan ematen zuen partida apurtzeko gai izango zela 20 puntu inguruko abantailak lortuaz, baina ez zen horrelakorik gertatu eta laurdenaren amaieran 14 puntuko abantaila besterik ez zegoen markagailuan.

Azken laurdenean tolosarrak noraezean ibili ziren minutu askotan eta aurkaria 5 puntura gerturatu zitzaien. Hala ere ez ziren gehiago gerturatu eta garaipena etxean geratu zen.

Esan beharra dago partida honetarako taldeak Iñaki-ren baja garrantzitsua zuela, ea ahalik eta azkarren sendatzen den eta berriz kantxan ikusten dugun. Animo!!!

Aipamen berezia merezi du Ibai-ek egindako partidak, jokalaria askotan sartzen dituen puntuen arabera neurtzen da, baina kasu honetan argi geratzen da puntuek bakarrik ez dutela kontatzen talde bati laguntzeko garaian, partidan 4 puntu sartu zituen baina 18 puntuko balorazio bikain bat egin zuen. Zorionak!!

Zorionak talde osoari egindako lanagatik eta jarraitu urte askoan bide horretatik klubari zoriontasuna emanez.

menu
menu