Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Opor bikainak Zaragoza aldean

Ondo egindako lanak sarritan berarekin sari bat izaten omen du eta aurten jubenil mutilek izan dute Utebo-ko txapelketa jokatzera joateko aukera.

Espedizioa ilusio handiarekin hasi zen, abiatu aurretik aurkarien izenak ezagunak ziren eta guztioi ilusio berezia egiten digu CAI, Estudiantes,… eta horrelako taldeen aurka partidak jokatzea.

Txapelketa bide onetik hasi zuten mutilek Madrileko Las Rozas taldearen aurka garaipena lortuta, ez zen partida erraza izan, baino partida bukaeraraino borrokatuz lehen garaipena lortu zuten.

Bigarren egunean tokatu zitzaien partidarik erakargarriena, CAI boteretsuaren aurka jokatu behar zuten. Partida hasi aurretik zituzten beldurrak alde batetara utzita ez zuten partida txarra jokatu, atsedenaldira 11 puntuko desabantaila bakarrik eraman zuten, partidan sartuta jarraitzen zutela erakutsiaz. Hala ere, azken laurdenean aurkariak bere maila eman zuen eta partzial izugarri batekin partida erabat hautsi zuen.

Ligaxkako beste bi partida geratzen ziren eta ez zuten inongo arazorik izan aurkariak menpean hartzeko, horrela taldeko bigarren postu eder bat lortzeko gai izan ziren.

Hortik aurrera 5.postuarengatik borrokatzea geratzen zen, baina ez ziren gauzak nahi bezala atera eta 8. postu duin batekin bueltatu ziren mutilak Tolosara.

Zorionak egindako lan guztiagatik mutilak!!!

menu
menu