Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Martxan dira juniorrak

Denboraldi berriari hasiera eman diote junior mutilek

Igande honetan eman diote hasiera denboraldi berriari junior mutilek Tolosako Usabal kiroldegian.

Iazko ligako txapeldunaren aurka jokatzea suertatu zitzaien lehen jardunaldian, Loiola Indautxu taldearen aurka. Aurrez partidu zaila izango zela jakinaren gainean zegoen taldea eta hala suertatu zen, talde gogor eta intentsu baten aurrean amore eman behar izan zuten, baina inoiz ez zuten amore eman tolosarrek eta amaiera arte borrokatu zuten norgehiagoka.

Aurten lehen aldia da Tolosako talde batek maila honetan jokatzen duena eta denak ilusioz beterik daude denboraldi borobila atera dadin. Hala ere, argi izan behar dugu uneoro gure errealitatea zein den, maila honetan lehen postuetan ibiliko diren taldeen aurka irabaztea oso zaila izango bait da, horrek ez du esan nahi partiduak ez direnik borrokatu behar, baina oinak beti lurrean izanda.

Usabalen ikusitakoak ikusita argi geratu zen talde honek baduela gaia, baino prezisioa falta zaiola, aukera asko sortzeko gai da baina baloia uztaian sartzeko momentuan konfiantza falta nabarmena azaldu zuten. Hala eta guztiz ere partidu txukuna borobildu zuten, bigarren zatian batez ere ez ziren aurkaria baino gutxiago izan eta bi partzialak berdintsu amaitzea lortu zuten.

Partidu asko geratzen dira eta une asko ditugu saskibaloiaz gozatzeko beraz lanean jarraitu beharra dago hori baita emaitzak iristeko metodo bakarra.

Hurrengo partidua datorren igandean goizeko 10tan jokatuko dute Donostian Easo taldearen aurka.

menu
menu