Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelaren garaipen garrantzitsua Donostian

DKS izan zuten aurkari eta 55-66 gailendu ziren

TAKE Orbela Tabernak bere hirugarren norgehiagoka jokatu zuen larunbatean Donostiako DKS taldearen kontra. Donostiarrak bi partidutan bi garaipen lortuta ziren neurketa baino lehen eta tolosarrak garaipen bat eta porrot bat.

Tolosarrak oso langile egon ziren neurketan zehar eta orokorrean aurretik izan ziren, abaintaila txikiekin, baina aurretik atseden momentuan ezik 34-32. Hortik aurrera fisikoki gure taldeak gehiago erakutsi zuen, eta defentsan oso zorrotz ibili eta gero, abantaila pixkanaka pixkanaka lortzen joan zen. Bukaera arte borroka bizian aritu ziren bi taldeak, baina azkeneko minutuetan gure taldeak sendo eutsi zion neurketari eta garaipena etxera ekarri zuten.

Taldearen lana azpimarratu behar da, denok parte izan ziren eta garaipen honetan. 12 jokalari artetik 11-k lortu zuten punturen bat eta datu nabarmen honek erakusten du taldearen lana. Aurrean Migelito-k 18 punturekin egun polita borobildu zuen eta defentsan Imanol Eguren-ek egin zuen lan ikaragarria aipatu gabe ezin dugu kronika bukatu, baita ere Leitzako junior den zbZIbai Gilz/b>-en lan ezkutua.

Hau da taldeak egin behar duen bidea. Lana eta lana baita entrenamendu gehi partiduetan eta horrela garaipenak iritsiko dira.

menu
menu