Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidebideren lehen garaipena iritsi da

Partidu gogor batean 86-79 gailendu dira CB Padura talde bizkaitarrari

Lehen jardunaldian Bilbotik porrotarekin bueltatu ondoren taldeak gogor entrenatu du garaipenaren bidera itzultzeko. Partidua hausteko momentuan finago ibili beharko zuen taldeak irabazi ahal izateko. Gainera etxean debuta egiteak ere laguntzen du konfiantza itzultzkeo.

Partidurako deialdian nobedade ugari izan ziren. Reki, Mendilu, Iñaki eta Kaiet itzuli ziren taldeari laguntzeko asmoz. Horrek rotazioa handitzen zuen eta partiduko erritmoa areagotzea baliatzen zuten. Partidua erritmo handiz hasi zuten etxekoak, lehen abantailak lortuz. 9-1 (5min) Lehen laurdena amaitu arte ere gauzak horrela jarraitu zuten. 19-10.
Bigarren laurdenean abantaila murriztu egin zen galdu ziren baloi kopuruagatik. Erritmo altuan jokatzeak arriskuak dakartza eta taldeak hori hobetzen saiatu behar du. Horrela atsedenaldira 3 puntuko abantailarekin bakarrik joan ziren Bidebideko mutilak.

Bigarren zatian taldea motibatuta atera zen aldageletatik eta laurden amaieran 15 puntuko abantaila ezarri zuten. Orduan Cabellok bere taldea bizkar gainean hartu zuen saskiratu zituen 36 punturekin. Minutu bat falta abantaila joan egin zen eta Padurakoak puntu batera jarri ziren. Etxekoak berriro ere asmatzen hasi ziren abantaila berriro handitu harte amaierako 86-79ra iritsi arte.

Hurrengo astean partidu zaila Iruñan Autocares Artieda taldearen aurka. Garaipena ezinbestekoa da aurrepauso bat emateko sailkapenean. Etxetik kanpo sendo dagoela erakutsi behar du taldeak eta horretarako ondo entrenatzea besterik ez dago.

menu
menu